Edukira joan

Sforza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sforza familia italiar handiki familia izan zen, Jacopo Muziok sortua eta Milanen 1450-1535 urteetan agindu zuena. Jacopo Muzio (Giacomuzzo Attendolo edo "Indartsua" ere deitua) Kondotiere edo soldadu mertzenarioen buruzagia zen eta Florentziaren, Aita Santuaren eta Napoliko Joana II.aren alde borrokatu zen.

Jacoporen seme Francesco Sforza dinastiako lehen despota italiarra izan zen. 1441. urtean Milango dukearen alabarekin ezkondu zen eta dukea hil zenean Milango duke bihurtu zen Francesco. Cosme Medici eta Luis XI.a Frantziakoaren laguna zen, eta Lonbardia osoa jarri zuen bere mende. Bere agintaldiko bereizgarria egonkortasun eta oparotasun orokorra izan zen. Bere meritu ugariek ospe handia eta herriaren maitasuna eman zioten. Milandarrek, halako despota bikain batek gobernatuak izatea ohore bat zela zioten.

Francesco I.a Sforzaren erretratua.

Francescok 1466 arte gobernatu zuen, bere seme Galeazo Maria Sforzak ordeztu zuenean. 1466-1476 urteetan Milango dukea izan zen. Mertzenarioa zen eta Bramante babestu zuen. Hil egin zuten eta haren seme Gian Galeazzo Sforzak hartu zuen kargua eta alaba Bianca Maria Maximiliano I.a enperadorearekin ezkondu zen.

Caterina Sforza, Galeazzo Mariaren alaba, Girolamo Riarorekin ezkondu zen eta hura hil zutenean bere seme Octavioren eskubideak babesten saiatu zen. Giovanni della Bande Nera kondotierearen ama zen.

Gian Galeazzo Sforza Galeazzo Maria Sforzaren seme eta ondorengoa izan zen. Bere ama Bonna Savoiakoa semearen aginpidea ziurtatzen saiatu bazen ere, osaba Ludovico mairua izenekoak aginpidetik baztertu zuen Gian Galeazzo. Bonna Sforzaren aita zen, Sigismundo I.a Poloniako erregearekin ezkonduko zena. Beraz, Galeazoren oinordeko bezala, Ludovico mairua Sforza iritsi zen, Francesco Sforzaren ezkontzaz kanpoko semea. Bere izaera politikoak, italiar herriaren errespetua irabazarazi zion. Karguan 1499a arte egon zen, Zesar Borgia eta Luis XII.a Frantziakoaren indar bateratuen aurrean ihes egin zuenean.

Massimiliano Sforza Ludovicoren semea izan zen. Milanen egokitu zen 1512an baina Marignango guduan garaitu egin zuten (1515).

Francesco II.a Sforza Massimilianoren anaia izan zen. 1521. urtean dukerria berreskuratu zuen Karlos V.aren laguntzarekin.

Sforzatarren zuhaitz genealogikoa.

Milango Sforza dukeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pesaro eta Gradarako Sforza jaunen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]