Urtzi Urrutikoetxea
Urtzi Urrutikoetxea | |
---|---|
Urtzi Urrutikoetxea (Berton, 2001) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1977ko urriaren 12a (47 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta, bertsolaria eta idazlea |
Urtzi Urrutikoetxea Vacas (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1977ko urriaren 12a - ) idazle, kazetari, bertsolari eta blogaria da.[1]
ETBko albistegietan eta hainbat kazetatan aritutakoa: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Jakin, Argia, Bertsolari, Nora eta Zazpi Haizetara besteren artean. Euskaltzaindiari dokumentala ere egin zuen eta produktore lokal eta itzultzaile gisa ere jardun izan da, besteak beste, Rex Bloomstein ingelesaren An independent mind dokumentalean eta Letoniako telebistak Euskal Herriari buruz egindako erreportajean. Free-lance legez munduko hainbat herrialdetan lan egin du: Guatemala, Mexiko, Haiti, Puerto Rico, Kolonbia, Venezuela, Turkia, Irak, Kurdistan, Georgia (Abkhazia eta Hego Osetia barne), Moldavia, eta Europa eta Afrikako beste herrialde askotan. Berlinen eta Istanbulen berriemaile ere izan da.
Hiru poesia-liburu (Borroka galduetatik gatoz, Gaur ere ez du atertuko eta Utzidazu karmina kentzen), bidaia-liburu bat eta eleberri bat argitaratu ditu euskaraz eta Berlin hiriari buruzko gida-liburua gaztelaniaz, Garako Mugalari bilduman.[2] Bertsolaritza ere landu izan du, eta Xabier Amurizaren gidaritzapean 2006an argitaratutako Bizkaiko Bertsogintza IV liburuan parte hartu zuen. Euskal PEN Klubeko kide ere bada, eta elkarte horretako buru 2012tik.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Borroka galduetatik gatoz" 1997, Susa
- "Gaur ere ez du atertuko" 1998, Arabako Foru Aldundia
- "Utzidazu karmina kentzen" 2000, Kutxa
Poema solteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Pinta bat Tennents" (1997)
- "Galdera" (1997)
- "Muxar demokratikoak" (1997)
- "Bidxotza" (2000)
- "Dei en amorear os libros á beira da cama"
- "Unha pequena frauta toca"
- "He apilado los libros junto a mi cama"
- "Una pequeña flauta toca"
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera, Kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Afrika Express" (2008, Elkar)
- Kurdistan. 2022, Elkar / Jakin / Berria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berro Urrizelki, Irune; Azkona, Iñigo. (2001). «Urtzi Urrutikoetxea: "Mugitzen naizen girotik jasotzen ditut kontatzekoak"» Berton (Begoña) 36.
- ↑ «euskalherria.com - GARA - Gidak» web.archive.org 2006-07-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).