Edukira joan

Wolof Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wolof Inperioa
Jolof
1350 – 1549
Monarkia
Wolof Inperioa eratu zuten estatuak
Geografia
HiriburuaLinguère
Kultura
ErlijioaErlijio tradizionala, Islam
Historia
Sorrera1350
Dankiko gudua: Inperioa desegin zen1549
Aurrekoa
Maliko Inperioa
Ondorengoak
Wolof Erresuma
Sineko Erresuma
Saloumgo Erresuma
Baolgo Erresuma
Waalo

Wolof Inperioa, Djolof eta Jolof ere deitua, Mendebaldeko Afrikako inperioa izan zen, XIV-XVI. mendeetan gaur egun Senegal den lurraldean nagusi izan zena. 1350. urte inguruan sortu zen; XV. mendean izan zuen indar handiena, inguruko estatu txikiak bere agintepean zituela. Portugesak heldu zirenean, 1440 aldean, harreman politiko eta ekonomiko onuragarriak izan zituzten haiekin; 1549. urtean ordea, aldameneko Cayor estatuak garaitu zituen wolofak: itsasertza galdu zuten, eten ziren europarrekiko harremanak eta gainbehera etorri zen inperioa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]