Zamudioko geltokia
Zamudio | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Sabino Arana plaza, 5; 48170 | |||||||
Udalerria | Zamudio, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1894ko maiatzaren 2a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Kukullaga ↔ Lezama | |||||||
Bizkaibus | A2151 Areeta - Larrabetzu A3223 Bilbo - Larrabetzu (Artxandako Tunelak) | |||||||
Anezka | Parke Teknologikoa |
Zamudio Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, Sabino Arana plaza eta udaletxearen aurrean, hain zuzen ere. Jatorrizko geltokia 1894ko maiatzaren 2an inauguratu zen, Bilbo-Lezama trenbidea inauguratzearekin batera,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da, 10,106. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide eta nasa bakarreko geralekua da, eta sarbidea kaleko kota berean dago.
Geltoki berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko eta geltokiari irisgarritasun neurriak gehitzeko, Euskal Trenbide Sareak geltokian eraberritze-lanak esleitu zituen 2016ko amaieran. Hala, geltokia zaharberritu zen, eraikin eta markesina berriak eraikiz eta nasaren altuera handituz, tren serie berrira egokitzeko.[3]
Gainera, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[4]
Bestalde, Derio eta Zamudio artean trenbidea berriztatzeko lanak egiten ari dira bi kilometroko luzeran. Lan horien barruan, balastoa, trabesak eta erraila kendu eta horien ordez material berria jarriko da.[5]
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokia eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen anezka zerbitzua eskaintzen du Euskotren Autobusak, hainbat geldiune egiten dituela. Gainera, Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Bilbaopedia - Ferrocarril de Bilbao a Lezama» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS). (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- ↑ Euskal Trenbide Sarea. «Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inbertituko ditu Txorierriko geltokiak Metroaren 3. lineara egokitzeko» (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak 11,4 M€ inbertitu ditu Txorierriko geltokiak berriztatzeko eta trenbidea modernizatzeko lanetan» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
- Zamudio
- E3 linea (Euskotren)
- Euskotren Trena
- Euskal Trenbide Sarea
- Bizkaibus