Edukira joan

Zapatismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
XX. mendeko hasieran Hegoaldeko Zapatisten Armada.

Zapatismo hitza Emiliano Zapataren ideietan oinarritutako mugimendu armatua definitzeko historiadoreek sortutako kontzeptua da. Zapata Mexikoko Iraultzaren buruzagia izan zen eta bere ideiak 1911an Plan de Ayala izenburuko liburu batean azaldu zituen. Ejercito Libertador del Sur edo Hegoaldeko Armada Askatzailearen partaideak, bestetik, zapatistak bezala ezagunak ziren.

Emiliano Zapata Mexikon nagusia zen jauntxokeriaren aurkako jarrera hartu zuen. Haren helburua lurrak nekazarien artean banatzea da. Horrekin lotuta bere esaldi ezagunena "lurra bera lantzen duenerako" arrakasta handia izan zuen eta Mexikoko agrarianismoaren benetako ikurra bihurtu zen. Zapatismoa mugimendu armatua izan zen eta loturak izan zituen beste proiektuekin, esaterako magonismoarekin.

Gaur egun EZLNren mugimenduak Zapataren ideologian du bere oinarri nagusia.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]