Yezidiak (batzuetan yazidi, jazidi edo ezidi izenez aipatuak; kurdueraz: êzidîtî; arabieraz: يزيدي‎) kurduen komunitate etniko-erlijioso bat da. Haien erlijioa sinkretikoa da, eta zoroastrismoa eta Mesopotamiako erlijioak ditu oinarri.[14] Irakeko iparraldeko Ninive probintzian bizi dira batez ere. Eskualde hura lehenago Asiriako hiria izan zen, eta Neo-asiriar inperioaren hiriburua. Armenia, Georgia eta Siriako komunitate txikiagoak gutxitu egin dira, askok Alemaniara zein Europako beste hainbat lekutara emigratu dutelako.[15]

Yezidiak
Êzidîtî
يزيدي

Biztanleak guztira
1.500.000[1][2][3]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Irak 850.000[4]

 Alemania 250.000[1][5]
 Siria 50.000[6][7]
 Errusia 90.586[8]
 Armenia 65.272[9]
 Georgia 20.843 (18.000 Tbilisin)[10]
 Suedia 7.000[5]
 Ukraina 4.000[11]
 Danimarka 500[12]

 Turkia 377[13]
Hizkuntza
Kurduera (alfabeto latinoa)
Erlijioa
Yazidismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Yazidiek sinesten dute jainko bakar bat existitzen dela, munduaren sortzaile. Mundua sortzean zazpi «gorputz santu»ren edo —aingeruren— eskuetan jarri zuen zaintza. Haietan nagusia —goiaingeruaMelek Taus da, edo «Aingeru Pauma». Aingeru Pauma, munduaren agintea duena da, eragiten duena jendeari ona edo txarra gertatzea. Izaera anbibalentea du, eta haren jatorriaren mitoek ere hala diote, Jainkoaren faboretik urrundu zenean bere negarrarekin itzali baitzuen infernuko sua, Jainkoarekin berriro elkartu aurretik. Sinesmen hori harremanetan dago sufien Iblis aingeruaren mistizismoarekin.[16] Sufien Iblisen tradizio honekin duten lotura dela eta, beste erlijio monoteista batzuetako jarraitzaileek diote Aingeru Pauma Satan bera dela,[17][18][19][20] eta horregatik mendeetan zehar inguruko beste fededunek jazarri izan dituzte, «deabrua gurtzeagatik». Yazidien jazarpena nozitu ohi dute gaur egungo Iraken ere, bai Saddam Husseinen gobernuarekin bai eta sunitar islamaren jarraitzaileen aldetik.[21] 2014ko abuztuan Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak yazidien aurkako jazarpena abiatu zuen, ISISek bultzatuta, Irak «arazteko» kanpainaren barruan.[22]

Demografia

aldatu
 
Yazidien liderrak eta Kaldearrak Mesopotamian, XIX. mendean.

Historikoki yezidiak gaur egungo Irak, Siria eta Turkiako komunitate lokaletan bizi izan dira, baita zenbaki txikiagoan Armenia eta Georgian ere. Hala ere XX. mendean aldaketa demografiko handia izan dute eremu hauek, eta euren aldetik migrazio handiak.[5] Honen ondorioz populazio zenbatespenak ez dira argiak hainbat eskualdetan, eta estimazio orokorra ere oso aldakorra da.[1]

Yezidien gehiengoa Iraken bizi da, Irakeko gutxiengo garrantzitsu bat osatzen dutelarik.[1] Estimazioak oso aldakorrak dira, gutxienez 70.000 direlarik eta gehienez ere 500.000. Batez ere Ninive probintzian bizi dira, Irakeko iparraldean. Bi komunitate handienak Al-Shikhanen daude, Mosuleko iparekialdean, eta Sinjarren, Siriako mugan, Mosuletik 80 kilometrora. Shekhanen dago Sheikh Adi ibn Musafirren tenplua, Lalishen. XX. mendean zhear Shekhaneko komunitateak Sinjarreko komunitate kontserbadorearen aurkako lehian egon da.[1] Profil demografikoa ziurrenik nabarmen aldatu da Irakeko Gerra hasi zenetik 2003an eta Saddam Husseinen gobernuaren amaierarekin.[1]

Yezidiak Sirian batez ere bi komunitatetan bizi dira, bat Al-Jazira eremuan eta bestea Kurd-Dagh eremuan. [1] Zenbatek osatzen duten komunitatea jakitea oso zaila da. 1963an estimatzen zen 10.000 bat kidek osatzen zutela, zentsu nazionalaren arabera, baina 1987ko zentsuan kopurua ez zegoen eskuragarri.[23] Gaur egun 12.000tik 15.000ra direla kakulatzen da,[1][24] nahiz eta komuniatearen erdiak 1980ko hamarkadatik hona emigratu duela kalkulatzen den.[5] Irakeko Gerratik ihesean heldutako 50.000 yazidi errefuxiatuek zentsua egitea oraindik gehiago zailtzen du.[5]

 
Gizon Yazidiak

Turkiako Yezidien komunitatea XX. mendean zehar nabarmenki beherantz joan da. 1982an 30.000 baino ez ziren eta 2009an 500. Turkiako Yezidi gehienek Europarako bidea hartu dute, batez ere Alemaniara. Bertan geratzen direnak euren eremu nagusia den Tur Abdinen bizi dira. [1] Georgia eta Armeniako komunitateen tamainaren estimazioak aldakorrak dira, baina nabarmenki joan dira beherantz azken urteotan. Georgian 30.000tik 5.000ra igaro zen 1990ko hamarkadan.[5] Armeniako zenbakiak egonkorragoak direla ematen du; 40.000 bat Yazidi egon daitezke gaur egun Armenian.[25] Georgia eta Armeniako Yazidi gehienak gaur egun Errusian bizi dira,[5] non 31.273ko biztanleria ematen zuten 2002ko zentsoan.[8]

Maza emigrazio honen ondorioz diaspora handia sortu da munduan zehar. Nabarmenena Alemanian kokatuta dago, non kalkulatzen den 40.000 yazidi baino gehiago bizi diren. Gehiengoa Turkiatik dator eta, azken aldian, Iraketik. Alemanian batez ere Ipar Renania-Westfalian eta Saxonia Beherean bizi dira.[1] 2008tik aurrera Suedian talde handi bat ere bizi da, 2010ean 4.000 kide zituena,[5] eta komunitate txikiagoa dago Herbeheretan.[1] Diasporako talde nabarmenak daude ere Belgika, Danimarka, Frantzia, Suitza, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Australian; guztira beste 5.000 bat kide daude herrialde hauetan.[1]

 
Yazidiak Mardinen, XIX. mendearen bukaera.

2007ko abuztuan 500 bat yazidi hil zituzten Qahtaniyako atentatuetan, Irakeko Gerra hasi zenetik egondako eraso suizidarik handiena.[26] 2009ko abuztuan beste 20 hil zituzten eta 30 zauritu izan ziren eraso suizida bikoitz batean Irakeko iparraldean. Horretan bi erasotzaile suizidek Sinjarreko kafetegi bati eraso egin zioten, Mosuleko mendebaldean. Sinjarren bizi diren asko Yazidiak dira.[27]

Salafiestez osatutako Estatu Islamikoa, Yazidiak deabruaren jarraitzaile izendatuta, euren aurkako eraso militarra abian jarri zuen 2014ko abuztuan. Sinjar hartuta eta Peshmergak kaleratuta, 50.000 bat Yazidi mugiarazi zituzten Sinjar mendietara.[28] Heriotza mehatxua jaso ostean, mendietan janari eta urik gabe egonda, gosez hiltzeko arriskua zuten, eta euren eskariak nazioarteko medioen kobertura izan zuen,[29][30]nazioarteko laguntza jasoz. Barack Obamak airetik janaria eta ura botatzea baimendu zuen, adibidez. Laguntza hau 2014ko abuztuaren 7an iritsi zitzaien,[31] eta ondoren Erresuma Batuko Royal Air Forcek ere laguntza bera eman zien.[32] Londresen egindako emergentzia bilera batean Australiako lehen ministro Tony Abbottek ere nazioarteko komunitateari eskatu zion laguntza humanitarioa ematea.[33] NBEk Estatu Islamikoak sortutako 500.000 iheslari eta errefuxiatuei laguntza eman zien, euren artean Yazidiak.[34] Europar Batasunako estatuek Peshmergei armak ere bidali dizkiete.[35] Nahiz eta tropa kurduek lortu zuten milaka batzuk salbatzea korridore humanitario bat irekiz,[36] Tigris ibaia zeharkatuz Siriara, ehunka gorpu geratu ziren Sinjar mendietan.[37]. Operazio hauetan Peshmergez gain PKKk ere hartu zuen parte.[38]

Jatorria

aldatu

Yezidi gehienek kurduera hitz egiten duten eta Yezdanismoa praktikatzen duten pertsonak dira. Horrez gain badira komunitate txikiagoak arabiera hitz egiten dutela ama-hizkuntza gisa.[39] Euren etnizitatea misteriotsua da, nahiz eta gehienek kurduera hitz egin.[40][41][42][43][44] Hala ere ikerlari gehienek kurdutzat dituzte[45] baina iturri batzuen arabera euren burua kurduengandik desberdintzeko joera izaten dute.[46][47] Nazio Batuen Erakundearen arabera, yezidiak beste talde etniko bateko kideak dira[48] Human Rights Watchen txosten baten arabera, 2009an egina, Irak iparraldeko disputatutako lurraldeak Kurdistanen sartzeko asmoz kurduek errepresio eta indukzio estrategia bat hasi dute. Txotenaren arabera: "helburua da Irakeko bi komunitate ahulenak diren yezidiak eta Shabakak kurduen identitatea inposatzea."[49]

Yezidiek euren burua Êzidî edo Êzîdî deitzen dute, eta leku batzuetan Dasinî, nahiz eta hau leinu izen bat baino ez den. Ikerlari batzuek uste dute izena Antzinako Iranierako yazatatik datorrela (izaki dibinoa), baina yezidiek uste dute euren izena Yezdan edo Êzid hitzatik datorrela "Jaungoikoa", ukatuz Omeiatar Kalifa-herriko Yazid I.atik datorrela, Eziko sultana.[50] Yezidien erlijio praktikak kurdueraz egiten dira, eta gehienek Kurmanjîa hiz egiten dute, Bashiqa eta Bahazanekoak kenduta, arabiera hitz egiten dutela. Ahoz transmititutako kultura guztiaren hizkuntza Kurmanjîa da.

Erlijio-sinismenak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Yezdanismoa»

Yezidiak monoteistak dira, Jaungoiko bakarrean sinisten dute. Jaungoiko honek mundua sortu zuen eta berarekin kezkatzeko Heptada edo zazpi Izaki Sakratu jarri zituen, batzuetan aingeru gisa izendatuak edo heft sirr (Zazpi Misterioak). Euren artean nagusia Melek Taus da, Aingeru Pauma.

Yezidismoa ez da beste erlijio baten moldaketa, baina Ekialde Hurbileko beste hainbat erlijioetako gaien moldaketa dauka barnean. Yezidismoaren kosmologiak Zoroastrismoaren aurreko Iraneko jatorria du, baina yazidismoaren barruan ere antzinako naturaren idolatria agertzen da, hala nola kristautasuna, gnostizismoa, islama eta judaismoarenak ere. Zapizko aingeruak Jaungoikoaren emanazioak dira eta Jaungoikoaren argiz osaturik daude. Jaungoikoak bere ekintza gehienak heptada honen eskuetan uzten du, eta beraz erlijio deistikoa da.

Allisonen arabera "Kurdistaneko yezidiak izendatzeko hitz asko erabili dira, baina nabarmena da 'deabruaren-gurtzaile' terminoa, bai inguruan sinpatiarik ez ditenen artean, bai eta Mendebaldean faszinazioa erakusten dutenen artean. Epiteto sentsazional hau ez da bakarrik iraingarria yezidientzat eurentzat, gainera guztiz faltsua da."[51] Yezidiak ez direnek asoziatu izan dute Melek Taus Shaitanekin, baina yezidiek hau iraingarri deritzote eta ez dute izen hori ere adiearzten.[51]

Encyclopedia of the Orienten arabera:

« Yazidiek deabruaren gurtzailetzat duten erreputazioaren arrazoia Melek Tausen bigarren izenean dago, Shaytan, Koranak ematen duen izena Satanentzat.[52] »
« Gainera yezidiek Tawûsê Meleken gurtzarako erabiltzen duten istorioa Islameko Iblis jinnaren berdina da, ezberdintasun nabarmen batekin: yezidiek uste dute Jaungoikoak Adan gurtzea eskatu zutela eta errefusatu ondoren infernua itzali zuela, eta musulmanek uste dute Iblisek uko egin zionean Jaungoikoak alde batera utzi eta Satanen bilakatu zela.[53] »


Baina Tawûsê Melek askotan agertzen da identifikatuta bai musulman bai kristauen aldetik Shaitan edo Satan bezala. Yezidiek uste dute ez dela gaizkiaren iturburua, baizik eta goiaingeruen burua, ez eroritako aingeru bat.[17][18] Ezin dute publikoki Shaitan izena esan. Sinisten dute gaizkia pertsonen bihotzean eta espirituan dagoela, eta ez Tawûsê Meleken.

Kitêba Cilwe edo "Iluminazioaren Liburua"k biltzen ditu, euren sinismenean, Melek Tausen hitzak, eta hori litzateke yezidien sinismenen liburua. Bertan agertzen denez gauza onak eta txarrak banatzen ditu, ardurekin batera, eta ez dagokio Adanen arrazari bere erabakiak zalantzan jartzea. Sheikh Adik uste zuen Melek Tausen ispiritua eta berea berdina zirela, eta bera zela horren errenkarnazio bat. Honakoa esan zuela idatzia dago:

« Ni han nengoen Adan Paradisuan bizitzen ari zenean, baita ere Nimrod erregeak Abraham sutara bidali zuenean. Bertan nengoen Jaungoikoak esan zidanean: "Zu zara Lurraren Agintaria eta Jauna". Jaungoikoak, konpasioz beterikoak, zazpi lur eta tronua eman zidan zeruan »


Yezidien kreazioaren mitoa ez da judaismo, kristautasun eta Islamaren berdina. Eurek uste dute Jaungoikoak lehenengo Tawûsê Melek sortu zuela bere iluminaziorako (Ronahî) eta ondoren beste sei goiaingeruak sortu zituen. Jaugoikoak eskatu zion Tawûsê Meleki ez izateko beste ezelako izakiren azpitik. Ondoren Jaungoikoak beste goiaingeruak sortu zituen eta berari hautsa (Ax) Lurretik (Erd) ekartzeko eskatu zien, Adanen gorputza egiteko. Ondoren Adani bizitza eman zion bere arnasarekin eta goi-aingeru guztiei eskatu zien Adanen alde egiteko. Melek Taus ez beste guztiek men egin zioten. Jaungoikoari erantzunez Melek Tausek esan zion, "Nola jarriko naiz beste edozein izakiren azpitik! Zure iluminazioaren parte naiz eta Adan hautsez osatua dago."[oharrak 1] Yezidiek uste dute, beraz, Melek Taus dela Jaungoikoaren ordezkaria Lurraren aurrean, eta Lurrera jaisten dela Nisaneko (Apirila) lehen asteazkenean. Euren ustetan Jaungoikoak egun horretan sortu zuen Melek Taus, eta hor ospatzen dute Urte Berria. Yezidiek uste dute Adanen azpian jartzeko agindua froga bat baino ez zela, izan ere Jaungoikoak nahi badu zerbait gertatzea, hala gertatuko da (Bibe, dibe). Hau da, Jaungoikoak egin zezakeen Melek Taus Adanen azpian jarraraztea, baina Melek Tausek aukera izan zuen erabakitzeko, froga bat bailitzan. Beraz Tawûsê Melek gurtzea bere natura goren eta maiestatikoa onartzea da. Ideia honi "Sublimearen Jakintza" deitzen diote (Zanista Ciwaniyê). Şêx Adîk Tawûsê Meleken istorioa zuzenean ikusi zuela sinisten dutenez, beraren hitzean ere sinisten dute.[54].

Yezidien sinismenen gako nagusietako bat da Adanen ondorengoak direla bere seme Shehid Bin Jeren aldetik, baina ez Evaren aldetik.[52] yezidiek uste dute bai ongia bai eta gaizkia existitzen direla pertsonen buruan eta ispirituan. Gizakien esku dago, euren kasa, zein bide hartu erabakitzea. Bide honetan Melek Taus gurtzea beharrezkoa da, berak ere aukera bera baitzuen Jaungoikoaren aldetik.

Yezidien liburu sakratuak Kitêba Cilwe (Errebelazioen Liburua) eta Mishefa Reş (Liburu Beltza dira. Hala ere ikerketek diote bi liburu hauen eskuizkribuak lehenengoz 1911 eta 1913an idatzi zirela, eta ez-yezidiak izan zirela euren egileak, interesa zuten mendebaldeko bidaiari eta ikerlarien interesa asetzeko; bertan dagoen materiala, hala ere, benetan tradizioetan oinarritua dago.[50] Baliteke benetan testuak existitu izana, baita izen honekin ere, baina euren jatorria iluna da. Benetan muinean dagoena eta gaurdaino iritsi dena euren ereserkiak edo qawlak dira; hauek ahozko literatura dira, historian zehar transmititua izan dena, eta gaur egun idazten ari direnak erlijioaren idatzi tradizionalak manten daitezen.[50] Qawl hauek erreferentzia kriptikoak dira eta normalki čirōks edo istorioak behar dituzte, euren kontakizunaren kontestua ulertzeko.[50]

Yezidiek bi elementu nagusi dituzte euren sinismenean: a) erlijioaren purutasunarekiko kezka eta b) metempsikosisan sinistea. Lehenengoa kasta sisteman adierazten da, janariaren inguruko legeetan eta yezidien komunitatean bizitzeko hobespenean, eta bizitzan zehar dauden hainbat tabuetan. Bigarrena Zazpi Izaki Sakratuak noizbehinka errenkarnatzen direla sinistean datza, gizaki forma hartuz, koasasa deitzen den fenomenoan.

Berraragiztapena yezidien beste arimen artean ere sinismenen parte da. Ahl-e Haqqek egiten duten bezala, yezidiek janzkeraren aldaketa prozesu batekin eratzen dute bere metafora, eta kiras guhorîn deitzen dute. Izpirituaren purifikazioa ere eman daiteke behin eta berriz komunitate eta sinismen berean berraragiztatuz, baina eten daiteke bertatik kanporatua izaten bazara; hau da gerta daitekeen gauzarik okerrena, izan ere izpirituaren progresoa gelditzen da eta ezin da berriro itzuli konbertsio bidez federa.[55] Betiereko berraragiztapenaren kontzeptuarein batera Yezidien teologiak zerua eta infernua ere sartzen ditu, baina infernua desagertuta dago.[52]

Otoitza

aldatu
 
Tenplu baten sarrera Lalishen

Yezidiek egunero bost errezu egiten dituzte:[56]

  • Nivêja berîspêdê (egunsentian)
  • Nivêja rojhilatinê (eguzkia ateratzerakoan)
  • Nivêja nîvro (eguerdian)
  • Nivêja êvarî (arratsaldean)
  • Nivêja rojavabûnê (eguzkia sartzerkoan)

Hala ere yezidi gehienek horietatik bi bakarrik egiten dituzte, eguzkia atera eta sartzen denekoa.

Errezoan ari direnek euren aurpegia Eguzkiaren norabidean jarri behar dute eta eguerdian Lalishera begira jarri behar dira. Otoitza horretan hainbat ikur egin behar dituzte, gona sakratuaren (kiras) lepo borobila (gerivan) musukatzea bezala. Otoitza ezin da egin kanpotarrik baldin badago eta beti eguzkiari begira egiten dute. Asteazkena da egun sakratua, baina larunbata da atsedenerako eguna.[56][57] Abenduan ere hiru eguneko baraua egiten dute.[52][56]

Antolaketa

aldatu

Yezidien jendartea hierarkikoa da. Lider sekularra emir edo printzipe hereditario bat da, eta sheikh edo nagusi batek zuzentzen du erlijioaren jerarkia. Yezidiak estriktoki endogamoak dira; dauden hiru kasta ezberdinetako kideek (murid, sheikh eta pir) euren artean bakarrik ezkontzen dira, eta kastatik kanpo ezkontzea heriotz zigorrarekin ordaintzen den bekatua da, ohorea bakarrik heriotzarekin berreskura daitekeena.[58]

Gaur egungo mundu osoko yezidien emir hereditarioa Tahseen Said printzea da.[59]

Erlijio liderra, edo Baba Sheikh, Khurto Hajji Ismail da.[60]

Kultura eta ohiturak

aldatu

Jaialdiak

aldatu

Yezidien Urte Berria udaberrian egiten da, apirileko lehenengo asteazkenean, ekinozioa baino beranduago. Emakumeek negar egiten dute hilerrietan, eta Qewalsen musikarekin laguntzen da, baina orokorrean poza egoten da: dehol (danborra) eta zorna jotzen dira, dantza egiten da eta janariak komunean egiten dira, eta arraultzak dekoratzen dira.

Era berean, Tawaf herrian, bertako tenpluko patroiaren ohorez jaialdi bat antolatzen dute, musika sekularrarekin, dantza eta janariarekin. Gainera musika sakratua ere jotzen da.

Tawûsgeran jaialdia ere garrantzitsua da, non Qewalak eta beste erlijio agintari batzuek yezidien herriak bisitatzen dituzten, senjaq bat eramanez, Tawûsê Melek sinbolizatzen duten pauma baten irudi sakratuak eramanez. Hauek gurtzen dituzte, diru-laguntzak eskatzen dira, eta ur sakratua ematen da sermoien ostean.

Erromesaldia

aldatu
 
Sheikh Adi ibn Musafirren (Şêx Adî) hilobia, Lalishen

Cejna Cemaiya edo "Asanbladaren Baraualdia" da yezidi xeheentzat jaialdirik handiena eta zazpi egunez biltzen dira Lalishen. Erromesak bertaraino joaten dira, kontaktu soziala egiten da eta identitatea indartzeko balio du. Zezen baten sakrifizioa egiten da Şêx Shamsen tenpluan eta sema praktikatzen da.[56][61] Lalishen hainbat leku sakratu daude, baita beste sinismen batzuk dituztenentzat ere.

Posible bada yezidi guztiek bizitzan behin joan behar dute Lalishera, eta inguruan bizi direnak saiatzen dira urtean behin joaten, Elulen 23tik (Iraila) Tishreiren 1era (Urria). Ospakizunan zehar yezidiek bainua hartzen dute errekan, Melek Tausen irudiak garbitzen dituzten eta ehunka argi pizten dituzte Şêx Adî eta beste saintu batzuen hilobietan. Zezena sakrifikatzen dutenez mitraismoarekin lotu dituzte[oharrak 2]. Zezenaren sakrifikiozarekin udazkenaren etorrera ospatzen da eta neguan euria egin dezala eskatzen dute, udaberrian, urte berriarekin batera, bizitza berriro ager dadin. Astrologian zezena Tishrei hilabetearen sinboloa da.

Purutasuna eta tabuak

aldatu

Yezidiak kezkatuta daude euren erlijioaren purutasunarekin, eta ez dituzte batzen elementuak inkonpatibleak direla uste badute: hau kasta sisteman erakusten dute, baina baita ere bizitzan zeharreko beste tabu batzuetan. Exogamia edo erlijio-gizonak iraintzea oso bekatu larriak dira.

Lurra, Airea, Sua eta Ura elementuen purutasuna ere hainbat taburekin babesten da, adibidez ezin da txistu egin lurrean, uran edo suan. Batzuek ez dute gomendatzen txistu egitea edo ur beroa botatzea lurzoruan, uste dutelako izpirituak eta arimak irainduak edo minduak senti daitezkela likidoak ematen badie. Iraneko antzinako kezkak ere agertzen dituzte, gorputzeko iraizketa, ilea eta hileroko odolarekiko.

Yezidiak ez direnekin denbora luzez egotea kutsadura dela ere pentsatzen dute. Antzina yezidiek ez zuten zerbitzu militarra egiten, horrek musulmanekin egotera behartuko lituzkeelako, eta ezin zuten ez edateko edo mozteko tresnarik partekatu atzerritarrekin. Ez dute uhaza mota bat hartzen, bere izena koas delako eta horrek koasasa hitz sakratuaren antza duelako. Mosuletik gertu hazten den uhaza baten aurkako sentimenduak dituzte, giza zaborrarekin fertilizatzen baita eta horrek jateko txarra egiten duela uste dutelako. Hala ere 2010an BBCn egindako elkarrizketa batean autoritate yezidi batek esan zuen yezidiek nahi zutena jan zezaketela, baina erlijio-gizonek ez zituztela berdura batzuk jaten (aza barne) "gasak sortzen dituelako".[62]

Ohiturak

aldatu
 
Txermera edo "40 Gizonen" tenplua.

Umeak jaiotzerakoan bataiatzen dituzte eta zirkunzisioa ohikoa da baina ez derrigorra. Hildakoak hilobi konikoetan lurperatzen dituzte hil eta berehala eta eskuak gurutzatuta sartzen dituzte.

Yezidiak batez ere monogamoak dira, baina nagusi batzuk poligamoak dira, emazte bat baino gehiagorekin. Yezidiak endogamoak dira, leinuen artean ez dago ezkontza gurutzaturik eta ez dute erlijio konbertsioa onartzen ezta beste kurdu batzuekin ere. Esaten dute Adanen ondorengoak direla, baina ez Evarenak.

Pertsona baten aurkako neurririk gogorrena kanporaketa da, honek eskumikatzea dakarrelako eta arima betirako kanporatzen delako.

2007an, ohorearen aurkako delitu bat dela eta Du'a Khalil Aswaden lapidazoa gertatu zen. Mundu osoan zehar agertu zen albistetan.[63]

Folklorea

aldatu

Liburu Beltzean aurkitzen den kondaira batek azaltzen du yezidien jatorria, eta zergatik uste dute beste arrazekiko ezberdinak direla, jatorri ezberdinekoak. Sexuen rolak ezarriak izan aurretik, Adan eta Eva eztabaidan ari ziren ea zeinek eman behar zuen birsorkuntzako elementua. Bakoitzak hazi bat jarri zuen pitxar batean eta itxi zuten. Evarena ireki zutenean intsektuz betea zegoen, beste izaki desatsegin batzuekin batera, baina Adanen pitxarrean mutiko polit bat zegoen. Mutiko maitagarri hau Pitxarraren semea da, hazi zen eta ondoren houri batekin ezkondu zen, Yezidien arbasoak izanik. Beraz Yezidiek uste dute Adan dela bakarrik euren arbasoa, beste guztiak Adan eta Evarenak diren bitartean.[64]

Ikus, gainera

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. Honek Islameko Shaytanekin gehiago lotzen du oraindik, Koranaren arabera berak ere uko egin baitzion Adanen eskuetan jartzeari, nahiz eta kasu honetan ikusten den hori harrotasun bekatu bat dela
  2. Gainera txakur bat eta suge bat dute euren ikonografian

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i j k l Allison, Christine. (2004-02-20). «Yazidis i: General» Encyclopædia Iranica.
  2. Yezidi. Adherents.com. - 100.000 eta 700.000 artean bizi direla dio
  3. Deadly Iraq sect attacks kill 200. BBC News 2007-08-15.
  4. Iraq Yezidis: A Religious and Ethnic Minority Group Faces Repression and Assimilation. By Christian Peacemaker Teams in Iraq.
  5. a b c d e f g h Megalommatis, Muhammad Shamsaddin. Dispersion of the Yazidi Nation in Syria, Turkey, Armenia, Georgia and Europe: Call for UN Action. American Chronicle.
  6. «Yazidi in Syria Between acceptance and marginalization» KurdWatch (kurdwatch.org): 4..
  7. Andrea Glioti. Yazidis Benefit From Kurdish Gains in Northeast Syria. al-monitor.
  8. a b «Всероссийская перепись населения 2010 г. Национальный состав населения Российской Федерации» Demoscope (Demoscope).
  9. 2011 Armenian census. .
  10. Georgiako zentsua
  11. the population census in Ukraine in 2001
  12. Irakisk politiker: Vi har kun få dage til at forhindre massedød på bjerg. Politiken.
  13. Son 377 Yezidi kaldı - Hürriyet. Hurriyet.com.tr.
  14. (Ingelesez) Palmer, Michael D.; Burgess, Stanley M. (2012). The Wiley-Blackwell Companion to Religion and Social Justice. John Wiley & Sons ISBN 978144435536.. aldatu
  15. Reeves, Bob. (2007-02-28). Lincoln Iraqis call for protection from terrorism. Lincoln Journal Star.
  16. Asatrian and Arakelova 2014, 26-29
  17. a b Martin Van Bruinessen. (2005). «Kurdish Society» The Kurds: A Contemporary Overview (Routledge): 29.
    Aipua: «The Peacock Angel (Malak Tawus) whom they worship may be identified with Satan, but is to them not the lord of Evil as he is to Muslims and Christians»
    .
  18. a b Birgul Acikyildiz. (2010). The Yezidis: The History of a Community, Culture and Religion. I.B.Tauris, 2 or.
    Aipua: «Muslim and Christian neighbors of the Yezidis in the Middle East consider the Peacock Angel as the embodiment of Satan and an evil, rebellious spirit.»
    .
  19. Berman, Russell. (2014-08-08). A Very Brief History of the Yazidi and What They're Up Against in Iraq. The Wire.
  20. Iraq crisis: who are the Yazidis and why is Isis hunting them?. ] The Guardian 2014ko abuztuaren 8a.
  21. The Devil worshippers, of Iraq. The Devil worshippers of Iraq. The Telegraph.
  22. Who Are the Yazidi, and Why Is ISIS Targeting Them?. .
  23. Federal Research Division. Syria. "Chapter 5: Religious Life". Library of Congress Country Studies
  24. Historical Dictionary of Syria. Scarecrow Press, 282 or. ISBN 0-8108-4934-8..
  25. CIA World Factbook. 2.971.650tik %1,3a = 38.631
  26. Maite Ubiria. La sombra de «Al Qaeda en Irak» planea sobre los atentados en la zona de Mosul. GARA.
  27. At least 20 killed in Iraq blast. CNN.com International.
  28. Isil militants execute dozens from Yazidi minority. GulfNews.com 2014-08-05.
  29. Iraqi Yazidis: 'If we move they will kill us'. Al Jazeera.
  30. Mikel Rodriguez. Iraken 200.000 herritar inguruk ihes egin dute Estatu Islamikotik. Berria.
  31. Obama authorises Iraq air strikes on Islamist fighters. BBC World News 2014-08-04.
  32. Britain's RAF makes second aid drop to Mount Sinjar Iraqis trapped by Isis – video. The Guardian 2014ko abuztuaren 12a.
  33. Iraq crisis: Tony Abbott says Australia's role in Iraq only humanitarian 'at this stage'; UN calls for 'urgent' international action. ABC News 2014ko abuztuaren 13a.
  34. NBEk milioi erdi iheslariri laguntza emango die. Berria.
  35. Europe pledges aid, equipment to Iraq. ABC News 2014ko abuztuaren 12a.
  36. Kurds rescue Yazidis from Iraqi mountain. Al Jazeera 2014ko abuztuaren 10a.
  37. Thousands of Yazidis 'still trapped' on Iraq mountain. BBC World News 2014ko abuztuaren 12a.
  38. Thierry Meyssan. El gran viraje saudita. Voltairenet.
  39. Betts, Robert Brenton. (2013). The Sunni-Shi'a Divide: Islam's Internal Divisions and Their Global Consequences. .
  40. Stafford, R.S.. The Tragedy of the Assyrians. , 15 or..[Betiko hautsitako esteka]
  41. Smith, Andrew Phillip. The Gnostics: History * Tradition * Scriptures * Influence. .
  42. Concise encyclopedia of the Middle East. 1973, 325 or..
  43. Dalyan, Dogan, Murat Gokhan, Cabir. An Overview of 19th Century Yezidi Women. , 114 or..
  44. A History of the Arab Peoples: Updated Edition. 2013.
  45. O’Leary, Carole A.. The Kurds of Iraq: Recent History, Future Prospects. .
  46. Armenia Country Study Guide Volume 1 Strategic Information and Developments. .[Betiko hautsitako esteka]
  47. Levinson, David. (1998). Ethnic Groups Worldwide: A Ready Reference Handbook. , 203 or..
  48. UNHCR’s ELIGIBILITY GUIDELINES FOR ASSESSING THE INTERNATIONAL PROTECTION NEEDS OF IRAQI ASYLUM-SEEKERS. , 11 or..
  49. Ghanim, David. Iraq's Dysfunctional Democracy. , 34 or..
  50. a b c d Encyclopaedia Iranica:Yazidis. Iranicaonline.org.
  51. a b Allison, C. (1998). The Evolution of Yazidi Religion From Spoken Word to Written Scripture.. ISIM Newsletter..
  52. a b c d Kjeilen, Tore. «Yazidism» Encyclopaedia (LookLex)
    Aipua: «Malak Taus filled 7 jars of tears through 7,000 years. His tears were used to extinguish the fire in hell. Therefore, there is no hell in Yazidism.»
    .
  53. Islam: Satan, sin, and repentance. Encyclopædia Britannica.
  54. «Yezidi Reformer: Sheikh Adi» The Truth about the Yezidis.
  55. Who, What, Why: Who are the Yazidis?. BBC World News.
  56. a b c d «Yezidi Religious Tradition» The Truth about the Yezidis (YezidiTruth.org, A Humanitarian Organization, Sedona, Arizona).
  57. MacFarquhar, Neill. (2003-01-03). Bashiqa Journal: A Sect Shuns Lettuce and Gives the Devil His Due. The New York Times
    Aipua: «Yazidis pray three times a day, at dawn, midday and sunset, facing the direction of the sun each time. 'The sun is very holy to us,' said Walid Abu Khudur, the stocky, bearded guardian of the temple built in honor of a holy man here. 'It is like the eye of God, so we pray toward it.'... They have adopted Christian rituals like baptism and a smattering of practices from Islam ranging from circumcision to removal of their shoes inside their temples. The importance of fire as a divine manifestation comes from Zoroastrianism, the ancient Iranian faith that forms the core of Yazidi beliefs. Indeed their very name is likely taken from an old Persian word for angel.»
    .
  58. Background: the Yezidi. The Guardian.
  59. Assyrian International Newsagency (AINA), ''Iraqi Yazidi MP: We Are Being Butchered Under the Banner of 'There is No God But Allah' '', 06.08.2014. AINA.
  60. Cale Salih, 'Islamic Extremists Pose New Risks for Religious Minorities in Iraq'. New York Times.
  61. Hedges, Chris. (1993-05-31). Sheik Adi Journal: Satan's Alive and Well, but the Sect May Be Dying. The New York Times
    Aipua: «The Yazidis, who are part of Iraq's Yazidi minority, had 100 of 150 villages demolished during the counterinsurgency operation against the Kurdish rebel movement that reached its peak in 1988. The campaign, which moved hundreds of thousands of people to collective villages, saw 4,000 Yazidi villages dynamited into rubble. ... The sect follows the teachings of Sheik Adi, a holy man who died in 1162, and whose crypt lies in the shrine in the Lalish Valley, about 15 miles east of Mosul. The shrine's graceful, fluted spires poke above the trees and dominate the fertile valley. ... Like Zoroastrians they venerate fire, the sun and the mulberry tree. They believe in the transmigration of souls, often into animals. The sect does not accept converts and banishes anyone who marries outside the faith. Yazidis are forbidden to disclose most of their rituals and beliefs to nonbelievers.»
    .
  62. "Richness of Iraq's minority religions revealed". .
  63. Lattimer, Mark. (2007-12-13). London: The Guardian.
  64. Allison, Christine. (2001). The Yazidi Oral Tradition in Iraq. Psychology Press, 40 or. ISBN 0-7007-1397-2..

Kanpo estekak

aldatu