Cognaceko Ligaren Gerra
Cognaceko Ligaren Gerra | |
---|---|
Italiar Gerrak | |
Data | 1526–1530 |
Lekua | Italia |
Koordenatuak | 42°30′N 12°30′E / 42.5°N 12.5°E |
Emaitza | Habsburgotarren garaipena |
Gudulariak | |
Buruzagiak | |
Cognaceko Ligaren Gerra (1526–30) Italian izandako gatazka izan zen, Karlos V.a habsburgotar lurraldeen—batez ere Germaniako Erromatar Inperio Santua eta Habsburgotar Espainia— eta Cognaceko Ligaren- Frantziako Erresuma, Klemente VII.a aita santua, Veneziako Errepublika, Ingalaterrako Erresuma, Milango Dukerria eta Florentziako Errepublikaren arteko aliantza bat zena- artekoa.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau Urteko Gerraren frantziar porrotak ikaratua, Klemente VII.a aita santuak, Veneziako Errepublikarekin batera, Karlos V.a Italiatik botatzeko aliantza bat antolatzeari ekin zion. Frantzisko Frantziakoak Madrilgo Ituna sinatu ondoren berriro aske zegoen Frantzian eta berehala onartu zuen aita santuaren proposamena. Horrela jaio zen 1526an Cognaceko Liga, Frantziskok, Klementek, Veneziak, Florentziak eta milandar sforzatarrek osatua. Denon helburua hegemonia inperialetik aske izatea zen. Henrike VIII.a Ingalaterrakoak, ituna Ingalaterran sinatua izatearen bere planak zapuztu eta gero, batzeari uko egin zuen.[1]
Hasierako kanpaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ligak berehala setiatu zuen Lodi, baina armada inperialak Lonbardia aldera ailegatu ondoren Sforzak Milan utzi behar izan zuen.[2] Colonnatarrek, tartean, Erroma eraso zuten eta, aita santuaren armada mendean hartu ondoren, 1526ko irailean hiria bereganatu zuten; hala ere, erosia izan ondoren laster alde egin zuten.[3]
Erroma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos V.ak, berriz, bi armada bildu zituen: Georg von Frundsbergek zuzendutako landsknechtena eta Karlos Borboikoak zuzendutako espainiarrena; armada biak Piacenzan bildu eta Erromarako bidea hartu zuten. Francesco Guicciardinik, aita santuen armaden buruzagi berria, ezin izan zuen eutsi;[4] eta Borboiko dukea erail zutenean, soldata jasotzen ez zuen bere armadak hiria arpilatu zuen. Aita Santuak, Suitzar Guardiari esker, ozta-ozta ihes egin zuen hiritik.
Napoli
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromaren arpilatzeak eta bere ondorengoak, Klemente aita santuak gerran izan zuen paper galtzeak, frantziarren amorrua piztu zuten. 1527ko apirilaren 30ean, Henrike VIII.ak eta Frantzisko I.ak Westminsterko Ituna sinatu zuten, zeinaren bitartez bion indarrak Karlosen aurka bildu zituzten. Frantziskok, azkenekoz Henrike VIII.a Ligaren barnean hitzemanda izan ondoren, Odet Foixkoak eta Pedro Nafarrak gidaturiko armada bat osatu zuen Genovan. Bertan Andrea Doriak frantziarrekin bat egin zuen eta genovatar itsas-armada frantziarrarekin bildu zuen. Biek Napoli aldera elkarrekin joan ziren eta lehenengo erasoa laster benetako setio bat bihurtu zen.[5]
Genova
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala ere, Doriak laster utzi zuen bere aliatuak eta Karlosekin bat egin zuen. Gainera, frantziar kanpamenduan izurrite bat hasi zen eta bertan hil zen armadaren gehiengoa, tartean Foix eta Nafarra berak. Honen ondorioz, setioa bertan behera geratu zen. Andrea Doriak Genova aldera jo zuen eta, Savonan frantziarrak menderatu ondoren, laster hautsi zuen hiriaren blokeoa. Frantziarrek azken errefortzuak bidali zituzten baina Frantzisko Saint-Polgoa buruan zuen armada habsburgotarrek menderatua izan zen Landrianoko guduan. Horrela amaitu ziren Frantziskok zituen Italia berreskuratzeko planak.[6]
Bartzelona, Cambrai eta Bolonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Porrota hauen ondorioz, Frantziskok bakea eskatu zion Karlosi. 1529ko uztailean mugan zegoen Cambrai hirian negoziazioak hasi ziren; negoziatzaile nagusiak Frantziskoren ama- Louisa Savoiakoa- eta bere ezkonahizpa eta enperadorean iloba Margarita Austriakoa izan zen (hori zela eta Itunari Paix des Dames, Andreen Bakea, zioten). Itunaren baldintzako Madrilgo itunak baino gogorragoak izan ziren: Frantziskok Artois, Flandria eta Tournaiekiko zituen eskubideei uko egin zion eta bi miloi urrezko ezkutuko erreskate ordaindu behar izan zituen bere semeak askatzeko.[7] Hala ere, Madrigo itunaren Borgoinaren eta Karlos Borboikoarekin loturiko beste baldintza azpiratzaileak desagertu ziren. Karlos Borboikoa, bi urte aurrerago hil zenez, jada ez zen hautagaia Proventzako Erresuma independente baten erregea izateko.[8] Abuztuaren 5ean Cambraiko Ituna sinatu ondoren, Frantzia gerratik at geratu zen, Venezia, Florentzia eta Aita Santua bere kabuz Karlosen kontra utziz.
Karlos Bartzelonatik Genovara ailegatu zen eta handik Bolonia aldera joan zen Aita Santua ezagutzeko. Klementek Erromaren arpilatzearen parte-hartzaileak absolbitu eta Karlos koroatzea hitzeman zuen. Trukean, Ravenna eta Cervia bereganatu zituen; Veneziako Errepublikak— Apulian zituen lurrekin batera— hiri biak Karlosen alde errenditu zuen. Trukean Veneziak Marignanon lorturikoa mantendu zuen.[9] Amaitzeko, Francesco Milanera itzultzeko baina lortu zuen eta Karlosek Alessandro de' Medici tronuan ezartzeko bere plana bertan bera utzi zuen (hein handi batean veneziarrek 900.000 ezkutu agindu zituztelako).[10]
Florentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordurako Florentziako Errepublikak baino ez zion eusten Orangeko printzeak zuzentzen zuen armada inperialari. 1530ean Francesco Ferrucciok zuzenduriko florentziar armadak Gavinanako guduan habsburgotar armada borrokatu zuen. Orangeko printzea guduan hil bazen ere, armada inperialak garaipena lortu zuen eta, hamar egun geroago, Florentziako Errepublikak amore eman zuen. Alessandro de' Medici Florentziako duke berri bilakatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Guicciardini, History of Italy, 369.
- ↑ Blockmans, Emperor Charles V, 60.
- ↑ Guicciardini, History of Italy, 372–375.
- ↑ Guicciardini, History of Italy, 376.
- ↑ Blockmans, Emperor Charles V, 61.
- ↑ Blockmans, Emperor Charles V, 63.
- ↑ Blockmans, Emperor Charles V, 68; Hackett, Francis the First, 356.
- ↑ Blockmans, Emperor Charles V, 67.
- ↑ Norwich, History of Venice, 443–444.
- ↑ Blockmans, Emperor Charles V, 64.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arfaioli, Maurizio. The Black Bands of Giovanni: Infantry and Diplomacy During the Italian Wars (1526–1528). Pisa: Pisa University Press, Edizioni Plus, 2005. ISBN 88-8492-231-3.
- Baumgartner, Frederic J. Louis XII. New York: St. Martin's Press, 1994. ISBN 0-312-12072-9.
- Black, Jeremy. "Dynasty Forged by Fire." MHQ: The Quarterly Journal of Military History 18, no. 3 (Spring 2006): 34–43. ISSN 1040-5992.
- Blockmans, Wim. Emperor Charles V, 1500–1558. Itzultzailea: Isola van den Hoven-Vardon. New York: Oxford University Press, 2002. ISBN 0-340-73110-9.
- Guicciardini, Francesco. The History of Italy. Itzultzailea: Sydney Alexander. Princeton: Princeton University Press, 1984. ISBN 0-691-00800-0.
- Hackett, Francis. Francis the First. Garden City, New York: Doubleday, Doran & Co., 1937.
- Hall, Bert. Weapons and Warfare in Renaissance Europe: Gunpowder, Technology, and Tactics. Baltimore: Johns Hopkins University Press, 1997. ISBN 0-8018-5531-4.
- Hibbert, Christopher. Florence: The Biography of a City. New York: W. W. Norton & Company, 1993. ISBN 0-393-03563-8.
- Konstam, Angus. Pavia 1525: The Climax of the Italian Wars. Oxford: Osprey Publishing, 1996. ISBN 1-85532-504-7.
- Norwich, John Julius. A History of Venice. New York: Vintage Books, 1989. ISBN 0-679-72197-5.
- Oman, Charles. A History of the Art of War in the Sixteenth Century. London: Methuen & Co., 1937.
- Phillips, Charles and Alan Axelrod. Encyclopedia of Wars. 3 vols. New York: Facts on File, 2005. ISBN 0-8160-2851-6.
- Taylor, Frederick Lewis. The Art of War in Italy, 1494–1529. Westport, Conn.: Greenwood Press, 1973. ISBN 0-8371-5025-6.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1520ko hamarkadako gatazkak
- Frantziak parte hartutako gerrak
- Espainiak parte hartutako gerrak
- Milango dukerriak parte hartutako gerrak
- Germaniako Erromatar Inperio Santuak parte hartutako gerrak
- Veneziako Errepublikak parte hartutako gerrak
- Nafarroako Erresumak parte hartutako gerrak
- Italiar Gerrak
- Florentziako Errepublikak parte hartutako gerrak
- Aita Santuen Lurraldeak parte hartutako gerrak