Egiptoko XXI. dinastia
Egiptoko XXI. dinastiak, K.a. 1070 eta K.a. 945 bitartean iraun zuen Jürgen von Beckerathen arabera, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaia abiaraziz.
Ramses XI.aren erregealdian, K.a. 1070ean. Herihorrek, armadako buruzagia, Goi Egiptoko chatya, Nubiako erregeordea eta Amonen Apaiz Gorena zena, bere burua Egiptoko errege aldarrikatu zuen Tebasen, eragina, soilik bere eskualdean izan zuen arren. Aldi berean, Esmendesek, Behe Egiptoko chatya, Niloren deltan, bigarren gobernari leinu bat abiarazi zuen, hiriburu bezala Tanis zuena. Agintari familia edo dinastia hau, Manetonek, XXI. dinastia deitu zuen.
Garai honetan, israeldarrek, David erregea buru zutela, Siriaren aurkako lehia amaitzen dute, filistearrak garaitzen dituzte, inguruko nazio txikiak menderatzen dituzte eta Sinaitik Eufrates ibaiaren iparralderaino iritsiko zen israeldar inperio bat eratu zuten, inperio honen barnean, Mediterraneo Itsasoaren ekialdeko kostalde ia guztia zegoelarik.
XXI. dinastiako faraoiak Tanisen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen arrunta | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Gobernualdia (± 50 urte) |
---|---|---|---|---|
Esmendes I.a | Hedyjeperra | Nesbanebdyedet | K.a. 1069-K.a. 1043. | |
Neferkheres | Neferkara | Amenemnesu | K.a. 1043-K.a. 1039 | |
Psusenes I.a | Akheperra | Pasebakhaenniut | K.a. 1039-K.a. 991. | |
Amenemope | Usermaatra | Amenemopet | K.a. 993-K.a. 984 | |
Osokor | Akheperra | Osorkon | K.a. 984-K.a. 978 | |
Siamon | Necherkheperra | Siamon | K.a. 978-K.a. 959 | |
Psusenes II.a | Titkheperura | Pasebakhaenniut | K.a. 959-K.a. 945. |
Amonen Apaiz Gorenak Tebasen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen arrunta | Tronu izena | Jaiotza izena | Iruzkinak | Apaizgotza (± 50 urte) |
---|---|---|---|---|
Herihor | Hemnecher Tepienamón | Herihor Siamón | K.a. 1080-K.a. 1074. | |
Piankh | Piankh | K.a. 1074-K.a. 1070. | ||
Pinediem I.a | Jeperjaura Setepenamón | Pinedyem Meryamón | K.a. 1070-K.a. 1032. | |
Masaharta | Masaharta | K.a. 1054-K.a. 1046 | ||
Diedkhonsuefankh | Dyedkhonsuefankh | K.a. 1046-K.a. 1045 | ||
Menkheperra | Hemnecher Tepienamón | Menkheperra | K.a. 1045-K.a. 992. | |
Esmendes II.a | Nesubanebdyedet | K.a. 992-K.a. 990 | ||
Pinediem II.a | Pinedyem | K.a. 990-K.a. 969 | ||
Psusenes III.a | Titkheperura Setepenra | Pasebakhaenniut Meryamón | Ziuraski, Psusenes II.a izan zen | K.a. 969-K.a. 945 |
XXI. dinastiaren kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:
- Lehen faraoia: Esmendes I.a
- Azken faraoia: Psusenes II.a
Amonen Apaiz Gorenen kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:
- Lehen Apaiz Gorena: Herihor, K.a. 1076-K.a. 1066 (Jensen-Winkeln)
- Azken Apaiz Gorena: Psusenes III.a K.a. 969-K.a. 945
Aurrekoa Egiptoko XX. dinastia |
Egiptoko XXI. dinastia Egiptoko hirugarren tarteko aroa |
Ondorengoa Egiptoko XXII. dinastia |