Edukira joan

Imanol Urbieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Urbieta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakImanol Urbieta Beristain
JaiotzaZarautz1934ko martxoaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2016ko irailaren 28a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Manolo

Inguma: imanol-urbieta-beristain-1934-2016

Imanol Urbieta edo Manolo Urbieta (Zarautz, Gipuzkoa, 1934ko martxoaren 10a2016ko irailaren 28a) euskal musikari eta idazlea izan zen. Teologian lizentziatua, Musikako ikasketak egin zituen Gasteizen, Donostian, Bordelen, Budapesten eta Estrasburgon. Oleskariak koroaren hastapenetan ere ibili zen.

Gehienbat, haurrentzako musika egin izan zuen bere ibilbide guztian, hala nola Txoria nintzela edota Jon Braun abestiak. Xirula Mirularen sortzailea ere bada. 2010eko abenduaren 5ean Argizaiola Saria eman zioten, «umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik».[1]

Imanol Urbieta, txistua jotzen ari dela
Imanol Urbieta, omenaldia

Imanol Urbieta 1934an jaio zen Zarautzen. Txikitatik izan zuen musikarekin lotura, 8 urterekin txistua jotzen hasi zen eta, ondoren, pianoa.[2] 12 urte zituela Zarauzko Arrillaga gozotegian piano kontzertuak ematen zituen. Txikitatik ere hasi zen Zarauzko udal bandan klarinetea jotzen, 14 urterekin Arantzazura joan zen arte.[3] Solfeo irakasle Francisco Escudero izan zuen.[2]

Arantzazutik aterata kultura munduan murgildu zen, Irrintzi kultur taldea sortuz, Oleskariak otxotearekin eta Naya orkestrarekin. Garai hartan Ez Dok Amairurekin harremanetan egon zen.[3] "Ametsik indartsuenetako bat herriko beharrei erantzutea zen. Olentzero zela, antzerkiak zirela... Musikaz arduratuko zen norbait behar izaten zen beti. Lan haietan jarduten genuen kuadrillan; batzuek antzerkilari, besteak dantzan, eta ni musikan"[4] 1959an Zarauzko Modelo aretoan haur kantarien lehen agerpena antolatu zuen.[4]

1960ko hamarkadan Aurrezki Kutxan lanean hasi zen,[5] baina 1970ean Erromara joan zen ikasketak egitera eta bueltan Zarauzko ikastolan hasi zen lanean, irakasle eta zuzendari,[4] kaleratu zuten arte.[3] Zarauzko ikastolan ezagutu zuen bere emazte izango zen Kontxi Aizarna.[6] Garai horietan ere Zarauzko Antoniano eta La Sallen izan zen irakasle.[4] 1964 eta 1978 urte artean, Joxe Antonio Azpeitiarekin batera Euskaltzaleak taldearen partaidetako bat izan zen. Elkarte haren helburua zen haurrak euskara erabiltzera bultzatzea. Zarauzko haurren Euskal Jaiak ere bultzatu zituzten.

Zarauzko ikastolan aritu ostean musika eskola ireki zuen. Donostiako Elizbarrutiko Maisutza Eskolan aritu zen, irakasleei irakasten, eta Martuteneko ikastolan ostean.[5] Garai hartan 500 bat ikasle izatera iritsi zen.[7] 1967an bere lehen diskoa grabatu zuen, Bartzelonan, Haur kantariak izenekoa,[5] euskaraz umeentzako abestiekin egindako lehen diska.[4] Haur Kantarien Birlorak izeneko lau disko egin zituen ikastolako haurrekin, Anjel Lertxundi, Joxe Antonio Ormazabal eta Juan Martin Elexpururekin lankidetzan.[4] 1979an Xirula Mirula, musika eskolarekin batera. Xirula Mirula izeneko musika eskola Gipuzkoako lehena ere izan zen. Lehena Zarautzen sortu zuen, eta ondoren Donostia eta Hernanin ere ireki zituen. Bertan lankide izan zituen Ander Alberdi, Migel Angel Agote, Jose Inazio Elias, Kontxi Aizarna eta Josu Txapartegi Txapas.[4] Bertan, musikak heziketan zuen garrantziaz konturatuta, 1980ko hamarkadan ikasmateriala ekoiztu zuen, tartean Xixupika, Txalopin txalo eta Lau katu eta danbor bat liburuak.[5][4]

Kultura munduan murgilduta, Sanpelaio jaietako haur danborradan, bere piezak jotzen dituzte haurrek gaur egun ere. Euskal Jaiak antolatzen eta bultzatzen lagundu zuen ere garai hartan, eta amnistiaren aldeko mugimenduarentzat Kalera, kalera abestia sortu zuen Josu Txapartegirekin batera.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin kolaboratu zuen musika curriculua sortzen, gaixotu zen arte. Euren lanetako batzuk moldatu dituzten taldeen artean Oskorri, Pirritx eta Porrotx edo Amaia Zubiria daude.[6] Lanetako asko Josu Txapartegi Txapas irakaslearekin batera moldatu dituzte.

2016ko irailaren 28an hil zen, ibilbide oparoa bidean utzita.

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imanol Urbietak omenaldi eta sari ugari jaso zituen bere bizitzan zehar. 1996an Zarauzko Udalak kultur merezimenduaren domina eman zion. 2002an Lagunak Zuri Kantari kantaldia ospatu zen Kursaal jauregian. 2007an Abbadia Saria jaso zuen eta 2010ean Argizaiola saria. 80 urte bete zituenean hainbat omenaldi egin zizkioten Zarauzko musikariek eta Ikastolak. 2013an Udal Musika Eskola sortu zen, bere izenarekin. Hainbat musikarik Bakarrik eta libre omenaldi diskoa sortu zuten Mikel Kazalisen gidaritzapean.[8][9]

Guztira 60 bat lan argitaratu ditu Imanol Urbietak.[5] Hauek dira horietako batzuk.

Abesti ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]