Kleptokrazia
Politika |
---|
Kleptokrazia (grezieratik κλέπτης kléptēs, «lapurra», edo κλέπτω kléptō, «lapurtzen dut», eta -κρατία -kratía, κράτος krátos-etik datorrena, «boterea, gobernua») gobernu bat da; hor, agintari ustelek (kleptokratek) botere politikoa erabiltzen dute beren gobernupeko jendearen aberastasuna eta lurrak bidegabeki erabiltzeko, eta hori, normalean, biztanleriaren kontura egiten dute,[1][2] horretarako, funtsak desbideratuz. Politikan oinarritutako ebasketa sozioekonomikoak denez, sarritan lege-hausleek ez dute iragarpen publikorik egiten edo bidegabekeriengatik barkamenik eskatzen, eta ez zaie kargurik edo zigorrik ezartzen.[3][4]
Plutokrazia (aberatsen gobernua) zein oligarkia (elite txiki baten gobernua) eta kleptokrazia ez dira gauza bera. Kleptokrazian, politikari ustelak legez kanpo aberasten dira, ezkutuan, eroskeriak onartzen dituztelako edo baita lobbyek (presio taldeek) eta korporazioek emandako mesedeak ere, edo estatu funtsak beren nahiz beren kideen mesederako desbideratzen dituztelako. Bestalde, kleptokratek, boterea galdu baino lehen, atzerrira eramaten dituzte beren irabazi asko.[5]
Oxford English Dictionaryren arabera, hitza Indicator astekarian 1819an erabili zen ingelesez lehen aldiz: «Titular ornaments, common to Spanish kleptocracy (Noblezia-tituluen apaingarriak; ohikoak kleptokrazia espainiarrean»[6]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kleptokraziak diktadurekin (baita militarrak direnekin ere), oligarkiekin, edo beste gobernu forma autokratiko eta nepotista batzuekin lotu izan dira. Hain zuzen ere, gobernu horiek ez ditu inongo kanpoko eragilek gainbegiratzen, ezinezkoa baita. Demokrazia liberaletan kleptokraziek kutunkeriaren forma hartzen dute. Funtzionario kleptokratikoen gaineko gainbegiratze falta handia dago; izan ere, funts publikoak kontrolatzeko eta horiek gastatzeko ahalmena dutelako.
Agintari kleptokratiko askok beren herrialdeko diruzaintza erabiltzen dute aberasteko; adibidez, luxuzko produktuetan funtsak gastatzen dituzte. Inor jakinaren gainean egon gabe, agintari kleptokratikoek identitatea ezkutatzen dute beren atzerriko banku kontuetan. Kontu horietara funtsak transferitzen dituzte, horrela, kargugabetzen badituzte, dirua edukitzen segitzeko.
Kleptokrazia garapen-bidean eta gainbeheran dauden herrialdeetan bereziki gertatzen da, baliabide naturalen salerosketen mende dauden ekonomiak baitira. Herrialde horiek esportazio bidezko diru sarreren menpe daude, irabazi ekonomikoak direlako eta erraztasun gehiagoz desbidera daitezkeelako dirusarrera orokorrak jaitsi gabe. Horren ondorioz, eliteek aberastasunak metatzen dituzte, eta aberastasun hori onuragarria izan daiteke estatuarentzat.
Gainbeheran dauden herrialdeak barne baliabideak agortu ahala atzerriko inportazioen mende geratuko dira ziur aski. Beraz, bazkide komertzialak izatera derrigortuta daude. Eliteek atzerriko lehiakideekin tratuak egiten dituzte status quoa ahalik eta gehien luzatu ahal izateko, eta hori kleptokrazia da.
Kleptokrazia gertutik ezagutzen duten batzuen aburuz, ebasketa-gizarte horri esker, lotura politikoak dituztenek aberastasuna desbideratzen dute ustez garrantzitsuagoak diren horien onurarako. Zenbait adituren arabera, eskulana eta propietatea sozializatu aurretik, gobernuko erakundeek lapurreten aldeko politikak ezartzen dituzte. Horrela, «instituzionalizatutako autoritate baten esaneko» herria nahi dute kleptokratek. [7] 1989an, Paul Greenberg zutabegilea AEBek Poloniari laguntza handia bidaltzearen aurka agertu zen. Honako hau esan zuen: Polonia orain ari da irteten «40 urteko kleptokazia komunista batetik, zeinak garapen ekonomikoa eta ekonomia moderno bat izatearen ideia deuseztatu baition»[8].
Arpilatze-ekonomia kleptokrazia kasu jakin bat da. Kasu horretan, estatuko ekonomia osoa lapurretan oinarritzen da, hau da, menderatutako lurraldea arpilatu egiten da. Horrelako estatuak etengabeko gerra egoeran daude alboko herrialdeekin. Gainera, zerga-aktiboak dituzten heinean, hiritarrei etekinak aterako dizkiete. Arnold Toynbee-k baieztatu du Erromatar Inperioa horrelako adibide bat izan zela[9].
Finantza-sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo ikerketen arabera, XXI. mendeko kleptokrazia finantza-sistema global bat da eta kapitalak zuritzean datza. Kapitalen zuritze hori «munduko banketxe handienen eta finantza-adituen esku dago». [10] Nazioarteko Diru Funtsak aditzera eman du, adostutako zenbatespenen kalkulu baten arabera, 1998an kapitalen zuritzea ekonomia globalaren % 2-5 izan zela. [11][12][13] Kleptokratek kapitalak zuritzen dituzte bi arrazoirengatik: batetik, beren aberastasunaren jatorri ustelak ezkutatzeko eta, bestetik, hainbat barne-mehatxuengandik babesteko, hala nola ezegonkortasun ekonomikoarengandik eta lehiakide kleptokratiko harrapakariengandik. Ondoren, aberastasun hori jurisdikzio egonkorragotako aktibo eta inbertsioetan babesten dute. Gero, erabilera propiorako gordetzeko, jatorrizko herrialdera itzul dezakete, kleptokrataren barne-jarduera finantzatzeko, edo beste nonbait erabil dezakete erregimenak atzerrian dituen interesak babestu eta proiektatzeko[14].
Kleptokratak gehiegi baliatzen dira mendebaldeko herrialdeetan duten askatasunaz. Izan ere, kleptokrazia batetik mendebaldeko jurisdikzioetara transferitzen dituzte funtsak, kapitalak zuritzeko eta ondasunak babesteko. 2011z geroztik garapen-bidean dauden herrialdeek urtero bilioi bat dolar bideratzen dituzte legez kontrako finantza-irteeretara. 2016ko ikerketa baten arabera, Errusiako, Txinako eta garapen-bidean dauden ekonomietako kleptokrazietatik 12 bilioi dolar desbideratu zituzten.
[15]Errusia eta Txinako kleptokraziak mendebaldeko zerbitzu-hornitzaile profesionalez baliatzen dira kapitalen zuritze transnazionala errazteko. Hori finantza-zirrikituak ustiatuz lortzen dute. [16]Finantza-sistema kleptokratikoetan lau urrats egon ohi dira[17].
- Lehenik, kleptokratek edo haien izenean jarduten dutenek sasienpresa anonimoak sortzen dituzte funtsen jatorriak eta jabetzak ezkutatzeko. Sasienpresek elkar lotutako hainbat sare sor ditzakete, eta zuzendari batzorde bat izendatzen dute. Horrela, funtsen jabe onuraduna kleptokrata dela hobeto ezkutatzen da[18].
- Bigarrenik, kleptokratek mendebaldeko legeak urratzen dituzte funtsak transferitzen dituztelako mendebaldeko finantza-sistemara.
- Hirugarrenik, kleptokratek mendebaldeko herrialde batean egindako finantza-transakzioa finantza-transakzioaren bidez, funtsak integratu egiten dira bertan. Kleptokratak aktibo bat eros eta birsaldu dezake, funtsen jatorri defendagarri bat edukitzeko, nahiz eta jatorri hori legez kontrakoa den. Hori kapitalen zuritze izenez ezagutzen da eta legez kanpokoa da mendebaldeko herrialdeetan. Ikerketek diote luxuzko ondasun higiezinen erosketa kleptokratek aukeratzen duten metodoa dela, bereziki, Txina eta Errusiakoek[19][20].
- Laugarrenik, kazetaritza horiko egunkari britainiar baten arabera, kleptokratek legez kontra zuritutako funtsak erabil ditzakete aurpegia zuritzeko. Horretarako, harreman publikoetako enpresak eta abokatuak kontratatzen dituzte, irudi publiko positiboa islatzeko eta kazetariek miatu dieten aberastasunaren jatorri eta loturak isilean gordetzeko[21][22].
Ustelkeria kasu handiei buruzko 2011ko auzitegiko ikerketa batek dioenez eta Munduko Bankuak ondorioztatutakoaren arabera, kapitalen zuritze planen parte dira erakunde asko, eta horiek legez kanpo onartzearen biktima nagusia Ameriketako Estatu Batuak dira.
[23]Ameriketako Estatu Batuetako Ogasun Sailak kalkulatzen du 300 mila milioi dolar zuritzen direla urtero herrialdean[24].
Finantza-sistema kleptokratiko hori Estatu Batuetan loratu da, ekonomia-egitura liberalaz gehiegi eta legez kanpo baliatzeagatik. Hori bi arrazoirengatik egiten dute:
Batetik, Estatu Batuek ez daukate jabetza onuradunen erregistrorik; beraz, kleptokratek pribatutasun onura horri probetxua ateratzen diote[25].
Bestetik, kleptokratak, konpainiak sortzeko, agenteez, abokatuez eta higiezinetako agenteez baliatzen dira inor ohartu gabe dirua zuritzeko.
Gaur egun, Estatu Batuetan, urtean soilik 1.200 kapitalen zuritze zigortzen dira eta diru-zuritzaileen % 5 baino gutxiago zigortzen dira. [26]Raymond Baker-ek kalkulatzen du, kleptokratek eta beste finantza-gaizkileek egindako kapital zuritzeen % 99,9 geratzen dela detektatu gabe[27].
Honako bi herrialde hauek dira kleptokratek aukeratzen dituzten mendebaldeko beste jurisdikzio batzuk: Hegoafrika eta Erresuma Batua, baita horren jabetzako lurrak ere, bereziki, Birjina britainiar uharteak, Kaiman uharteak, Guernesey eta Jersey[28].
[29]Kleptokratek bereziki aukeratzen dituzten Europar Batasuneko jurisdikzioak hauek dira: Zipre, Herbehereak eta bere jabetzako Holandarren Antillak[30][31].
Kleptomania politiko eta korporatiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Kleptomania politiko eta korporatibo» gisa deskribatu izan dira «iruzur sistematikoko kultura» bultzatzen duten beste lapurreta-gizarte mota batzuk . [32]Kasu horretan, arpilatzeak ez ditu soilik gobernuko goi-mailako funtzionarioak aberasten, baita plutokrata klase jakin bat ere. Klase horrek aktibo asko bildu dituzten familia eta gizabanako aberatsei egiten die erreferentzia. Aktibo-bilketa hori hainbat faktoreren ondorioa da; hala nola faboritismo politikoa, interes bereziko legealdia, monopolioak, zerga-salbuespen bereziak, estatuaren esku-hartzea, dirulaguntzak edo erabateko ustelkeria. Batzuetan Kutunkeria deitzen zaio ustelkeria politikoan oinarritutako sistema ekonomiko horri[33][34].
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erregimen edo gobernu kleptokratikoak nazio batean eragiten dituen ondorioak oso kaltegarriak izan ohi dira estatuko ekonomiaren ongizateari dagokionez, baita kontu politiko eta giza eskubideei dagokienez ere. Gobernantza politikoak kanpo-inbertsio aukerak galarazteko joera du eta barne-merkatua zein kanpo-merkatuko salerosketak zeharo ahultzen ditu. Kleptokraziek askotan erabiltzen dute herritarren dirua bidegabeki, zergen ordainketen bidez lortutako funtsak eralgiz, eta dirua zuritzeko azpijokoetan diru kopuru handia xahutuz. Ondorioz, herritarren bizi-kalitatea izugarri okertu ohi dute[35].
Gainera, kleptokratek lapurtzen duten dirua zerbitzu publikoetara bideratzen den dirutik lapurtutakoa izaten da; hala nola, ospitale, eskola, kale edo parkeen eraikuntzara bideratutakoak. [36]Lapurreta horrek ondorio kaltegarriak ditu herritarren bizi-kalitatean. Elite kleptokratiko baten ondorioz sortzen den oligarkia informalak demokrazia (edo beste edozein formatu politiko) iraultzen du.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiako sistema politikoa mafia estatutzat deskribatu izan da eta, Putin da «klan horretako burua»[37][38].
Najib Razakek, Malasiako lehenengo ministro ohiak , 731 milioi dolar zituen banku-kontu pertsonaletan agintean zegoen bere koalizio Barisan Nasionalak 14. hauteskundeak galdu zituenean. Hein batean, 1MDB eskandaluan parte hartzeagatik jasotako salaketak zirela eta galdu zituen hauteskunde horiek. Hauteskunde horietako garaile Pakatan Harapan alderdia izan zen, Mahathir Mohamad lehenengo ministro ohia buru zuena[39][40].
2004 hasieran, Alemaniako ustelkeriaren aurkako Transparency International GKEk txosten bat argitaratu zuen. Txosten horretan, aurreko bi hamarkadetan zehar beren burua aberastu duten hamar buruzagi batzen dituen zerrenda bat dago. Transparency International erakundeak adierazi zuen «zerrendan agertzen direnak ez direla ezinbestean 10 buruzagi ustelenak» eta «bidegabeki erabilitako diru kantitatearen inguruan oso gutxi dakigula»[41].
Ustez lapurtutako kopuruaren arabera egindako zerrenda (Estatubatuar dolar bihurtuta):
- Suharto, Indonesiako Presidente ohia (15.000 eta 35.000 milioi dolar artean)
- Ferdinand Marcos, Filipinetako Presidente ohia (5.000 eta 10.000 milioi dolar artean)
- Mobutu Sese Seko, Zaireko Errepublikako Presidente ohia (5.000 milioi dolar)
- Sani Abacha, Nigeriako estatuburu ohia (2.000 eta 5.000 milioi dolar artean)
- Slobodan Milošević, Jugoslaviako Presidente ohia (1.000 milioi dolar)
- Jean-Claude Duvalier, Haitiko Presidente ohia (300 eta 800 milioi dolar artean)
- Alberto Fujimori, Peruko Presidente ohia (600 milioi dolar)
- Pavlo Lazarenko, Ukrainiako lehen ministro ohia (114 eta 200 milioi dolar artean)
- Arnoldo Alemán, Nikaraguako Presidente ohia (100 milioi dolar)
- Joseph Estrada, Filipinetako Presidente ohia (78 eta 80 milioi dolar artean)
Azerbaijan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azerbaijan kleptokrazia gisa deskribatu izan da, petrolioaren bidez lortutako diru-sarrerak erabili dituelako oligarkia klase zehatz bat aberasteko, esaterako Aliyev dinastia[42][43][44]. Aliyev Presidenteak, bere familiak eta Mammadov familiak aberastasun eta indar ugari bildu dituzte Azerbaijaneko gobernuan duten estatusari esker. Horrela, sektore nagusiak kontrolatu dituzte, hala nola, petrolioa, bankuak eta eraikuntza. [45][46]Aliyev familiak, adibidez, petrolioaren bidez eskuratutako diru-sarrerak baliatu ditu bere kargu politikoa sendotzeko eta, hori lortzeko, oligarka fidelak aberastu ditu eta agintea erabili du ekonomian eragiteko[47]. Mammadov eta Aliyev familiek enpresaburuen elkarte bat dute eta biek gobernuan parte hartzen dutenez, Azerbaijaneko ekonomian eragiteko ahalmena dute. Kleptokrazia horrek irismen globala du, nazioarteko inbertsioetan eragina du, eta mundu osoko hainbat interes-taldetan ondorioak ditu.
Narkokleptokrazia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narkokleptokrazia deituriko gizarteetan, narkotikoen salerosketan nahasita dauden kriminalek estatuko gobernantzan gehiegi esku hartzen dute. Termino hori, esaterako, Panamako Manuel Noriegaren erregimena deskribatzeko erabili izan da; zehazki, Massachusettseko senatari John Kerry buru zela egindako txosten batean. Txosten hori
Estatu Batuetako Senatuko Kanpo Harremanetarako Batzordeko azpibatzorde batek egin zuen.
2020. urtean, Estatu Batuek Nicolas Maduro Venezuelako presidentea droga trafikatzeagatik salatu zuten, eta baita bere administrazioko beste funtzionario eta buruzagi asko ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Trauma of Ascending to Presidency Through the Backdoor. .
- ↑ Matsilele, Trust. (2013-12). The political role of the diaspora media in the mediation of the Zimbabwean crisis : a case study of The Zimbabwean - 2008 to 2010. Stellenbosch : Stellenbosch University, 2013. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Dictionary.com | Meanings & Definitions of English Words» Dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ «The Zimbabwe Situation» www.zimbabwesituation.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «https://www.zimbabwesituation.com/old/dec21_2008.html/» Wayback Machine. .
- ↑ kleptocracy. .
- ↑ Samuels, L.K.. (2019). Killing History: The False Left-Right Political Spectrum. Freeland Press, 484 or..
- ↑ Greenberg, Paul. (1989). «Invasion: Here Come the Debtors» Congressional Record: Extensions of Remarks: 31757..
- ↑ Jensen, Derrick; McBay, Aric. (2009). What we Leave Behind. Seven Stories Press, 374 or. ISBN 9781583228678..
- ↑ Sharman, J.C. (2017). The Despot's Guide to Wealth Management: On the International Campaign against Grand Corruption. Ithaca, NY: Cornell University Press, 1 or. ISBN 9781501705519..
- ↑ Cooley, Alexander; Sharman, J. C.. (2017ko iraila). Transnational Corruption and the Globalized Individual. Perspectives on Politics., 732-753 or. doi: ..
- ↑ Journal of Democracy.
- ↑ Camdessus, Michel. (1998ko otsailaren 10an). Money Laundering: the Importance of International Countermeasures. .
- ↑ (Ingelesez) «The Rise of Kleptocracy: A Challenge for Democracy by Christopher Walker and Melissa Aten in the Journal of Democracy» NATIONAL ENDOWMENT FOR DEMOCRACY 2018-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Stewart, Heather; editor, Heather Stewart Political. (2016-05-08). «Offshore finance: more than $12tn siphoned out of emerging countries» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Analysis | How today’s despots and kleptocrats hide their stolen wealth» Washington Post 2021-12-07 ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «Money-Laundering Cycle» web.archive.org 2019-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «How Anonymous Shell Companies Finance Insurgents, Criminals, and Dictators» Council on Foreign Relations (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Bump, Philip. (2021-10-23). «Analysis | How money laundering works in real estate» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Towers of Secrecy: Piercing the Shell Companies» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Sweney, Mark. (2017-09-05). «'Reputation laundering' is lucrative business for London PR firms» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «The Rise of Kleptocracy: Laundering Cash, Whitewashing Reputations» Journal of Democracy (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «The Puppet Masters | Stolen Asset Recovery Initiative (StAR)» web.archive.org 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «The peculiarities of the US financial system make it ideal for money laundering» Quartz 2018-03-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «FACT Sheet: Anonymous Shell Companies (August 2017)» The FACT Coalition 2017-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «United States' measures to combat money laundering and terrorist financing» fatf.
- ↑ (Ingelesez) «Countering International Money Laundering» The FACT Coalition 2017-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Missing the bigger picture? Russian money in the UK's tax havens» Global Witness (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Financial Secrecy Index – Tax Justice Network. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Cyprus defends reputation on Russia money laundering» EUobserver 2017-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Cyprus defends reputation on Russia money laundering» EUobserver 2017-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ Wazir, Johan Karim. (2020). The Global Nexus: Political Economies, Connectivity, and the Social Sciences. World Scientific Publishing, 170-171 or..
- ↑ (Ingelesez) Rubin, Paul H.. (2015-01). «Crony Capitalism» Supreme Court Economic Review 23 (1): 105–120. doi: . ISSN 0736-9921. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ Comparing crony capitalism around the world: The Economist's crony-capitalism index. The Economist.
- ↑ (Ingelesez) Guess, George M.. (1984). Bureaucratic-authoritarianism and the Forest Sector in Latin America. Office for Public Sector Studies, Institute of Latin American Studies, University of Texas at Austin (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Homepage» GPA Publications (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ Hodess, Robin; Inowlocki, Tania; Rodriguez, Diana; Wolfe, Toby. «Global Corruption Report» Pluto Press Transparency International-ekin elkarlanean 13 ISBN 074532231X..
- ↑ Dawisha, Karen. (2014). Putin's Kleptocracy: Who Owns Russia?. Simon&Publisher ISBN 978-1476795195..
- ↑ Harding, Luke. (2010). «WikiLeaks cables condrmn Russia as 'mafia state'» The Guardian.
- ↑ (Ingelesez) Paddock, Richard C.. (2016-07-22). «Justice Dept. Rejects Account of How Malaysia’s Leader Acquired Millions» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Beech, Hannah; Paddock, Richard C.. (2018-06-14). «Mahathir Mohamad, Leading Malaysia Again at 92, Is on a Mission» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ Rankin, Jennifer. (2017). «Council of Europe urged to investigate Azerbaijan bribery allegations» The Guardian ISSN 0261-3077..
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Rashbaum, William K.; Weiser, Benjamin; Benner, Katie. (2020-03-26). «Venezuelan Leader Maduro Is Charged in the U.S. With Drug Trafficking» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Office of Public Affairs | Nicolás Maduro Moros and 14 Current and Former Venezuelan Officials Charged with Narco-Terrorism, Corruption, Drug Trafficking and Other Criminal Charges | United States Department of Justice» www.justice.gov 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Borger, Julian; Daniels, Joe Parkin. (2020-03-26). «US indicts Nicolás Maduro and other top Venezuelan leaders for drug trafficking» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).