Nathan Söderblom
Itxura
Lars Olof Jonathan Söderblom (Trönö, 1866ko urtarrilaren 15a - Uppsala, 1931ko uztailaren 12a) suediar artzapezpikua izan zen. 1930eko Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.
Uppsalako Unibertsitatean teologia irakaslea izan zen eta 1914an Suediako eliza luteranoko Uppsalako artzapezpiku izendatu zuten.
Lehen Mundu Gerran, buruzagi kristau guztiei dei egin zien bakearen eta justiziaren alde lan egiteko eta gerrako presoen eta errefuxiatuen nekeak arintzeko. Mugimendu ekumenikoaren sortzaileetako bat ere izan zen. 1925ean Stockholmen Munduko Bizitza eta Lan Konferentzia zuzendu zuen