René Cassin
René Cassin (Baiona, Lapurdi, 1887ko urriaren 5a – Paris, Frantzia, 1976ko otsailaren 20a) Zuzenbideko irakasle izan zen. 1968an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako.
Bakearen Nobel saria lortu duen euskal herritar bakarra da eta, Santiago Ramón y Cajalekin batera nobel sari bat lortu duen bi euskal herritarretako bat.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionan jaio zen, eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerran zauritu zuten. Aix-en-Provenceko unibertsitateko Zuzenbideko irakasle izan zen. Ondoren, Lillera bizitzera joan eta Parisko Unibertsitatean eskolak eman zituen. 1924tik 1938ra bitartean, Nazioen Ligako ordezkari izan zen. Garai hartan, nazioen desarmatzearen alde egin zuen lan.
Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Cassinek Londresen osaturiko Frantziako erbeste gobernuan parte hartu zuen, De Gaulle jeneralarekin batera.
1948an, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala taxutzen lagundu zuen.
1959tik 1965era bitartean, Europako Giza Eskubideen auzitegiko presidente izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen.
Hil ostean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an Eusko Jaurlaritzak sortu zuen René Cassin Saria izenekoa, «giza eskubideak sustatzearekin, babestearekin eta hedatzearekin duten konpromisoa erakusten duten pertsonen edo taldeen lana publikoki aintzatesteko eta saritzeko helburuarekin».[1]
Zuberoako Sohüta herriak René Cassin pastorala prestatu zuen 2013. urtean oholtzan emateko.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ René Cassin sariaren orria, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunean.
- ↑ Kanaldude: «Rene Cassin, 2013ko pastorala» bideo erreportajea, Argia, 2013-09-18.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) RenéCassin giza eskubideen elkartea, René Cassinek sortutako Judu Antolakundeen Aholku Batzordearen (CCJO) mendeko erakundea.