Ahuntz azpigorri
Ahuntz azpigorriak azoka batean.
| ||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
| ||||||||||||||
Ahuntz azpigorria, Azpigorria |
Ahuntz azpigorria Euskal Herriko bertako ahuntz arraza bat da. Piriniar ahuntzen familiakoa da, bai eta —nahiz eta neurri txikiagoan izan— Guadarramako ahuntz arrazaren familiakoa ere. Dena den, ahuntz azpigorriak baditu Pirinioetako bere senideetatik bereizten dituen zenbait berezitasun, hala nola tamainaz txikiagoa izatea, ilaiaren kolorea eta abar. Zenbait adituren ustez, ordea, azpigorria ez da arraza bat, eta Pirinioetako ahuntz arrazan sartzen dute.
Ahuntz azpigorria galtzeko arriskuan dago, asko urritu baitira azken urteotan.
Sabelaldea gorria dutelako deitzen zaie azpigorri.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarriei eta itxura orokorrari dagokienez arraza gogorra da, sublongilineoa eta soslai subkonkaboa duena. Ta- maina ertaineko arrazei dagokien garaiera dute. Emeek 45-55 kiloko pisua dute; eta arrek, 70-80 kilokoa.
Arraza honek gorputz ezaugarri hauek ditu:[2]
Burua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burua neurri ertainekoa du; emeetan, lirainagoa.
Bekokia zabala da, aurpegirantz zertxobait ahurra emeetan eta zuzena arretan.
Adarrak uztai itxurakoak dira (aegagrus motakoak), ondo garatuak, arretan luzeagoak eta sendoagoak. Batzuetan ez dute adarrik.
Belarriak luzeraz eta zabaleraz ertainak dira, punta-motzak, horizontalak eta oso mugikorrak. Begiak tamaina ertainekoak dira, inklinatu samarrak, aurpegiko lerroaren atzetik eta orbita apur bat markatuekin.
Muturra zabala eta sakona da, soslai biribilekoa, sudurzulo zabalekin, eta ezpainak meheak eta irmoak, ezpain komisura sakona eratzen dutenak.
Zintzurra erabat definitua da.
Lepoak sexu-dimorfismo nabarmena ageri du. Emeetan luzera ertainekoa da, ertz-zuzena eta gihartsua, sekzioa zertxobait zilindrikoa du eta gorputz enborrarekiko lotunea apur bat zabalagoa du buruarekikoa baino. Arretan oso lodia da eta lotuneak zabalak ditu, batez ere enborrarekikoa.
Gorputz enborra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paraleloen artean, luzanga; bizkar-gerrialdeko lerroa oso sendoa, horizontala eta zuzena du. Bularraldea oso sakona da eta saihets-hezurrak nahiko kakotuak; arrek torax perimetroa 100 cm-tik gorakoa dute.
Bular zabala.
Soin gurutze luzea, apur bat nabarmendua.
Zerra luzea, zabala eta inklinazio txikikoa.
Sabela bularrezurraren lerro berean dago.
Luzera ertaineko buztan tentea.
Emeek garapen ertaineko errapeak dituzte, simetrikoak. Titiak tamaina ertainekoak dituzte, bertikalak, paraleloak eta ondo bereiziak.
Arren testikuluak beheratuak eta simetrikoak dira, eta erdiko errafea sakonera txikikoa dute.
Gorputz adarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko gorputz adarrak luzera ertainekoak eta zuzenak dira. Sorbalda laburra eta gihartsua da. Besoa luzea da; sorbaldarekin 90 graduko angelua egiten du. Besaurrea luzera ertainekoa da eta ondo garatutako giharrak ditu. Belauna laburra eta iharra da, gainerako hezur erradioekin proportzionatua. Kanabera laburra da, lodiera ertainekoa eta sekzio biribilekoa. Hazkoskorrak eta apoak oso zabalak eta sendoak dira.
Atzeko gorputz adarrek oso angelu zabalak dituzte euren hezur erradioen artean eta horrek nolabaiteko bertikaltasuna ematen die. Izter laburra, hanka luzea eta belaunburu iharra, sendoa eta garapen ertainekoa. Luzera eta lodiera ertaineko kanaberak, sekzio biribilekoak. Hazkoskorrak eta apoak oso zabalak eta sendoak dira.
Azala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lodiera ertainekoa.
Kolorea eta ilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilea beltza da. Baditu gorrirainoko degradazioak gorputz adar, galtzarbe eta iztarteetan, ipurmasailetan eta buztanaren azpialdean. Kolore bereko bi marrak aurpegia gurutzatzen dute (masail gorria) belarri oinetatik muturreraino, eta batzuetan azken bi eskualde horietan hedatzen dira.
Emeek ile labur, fin eta sarria dute buruan, lepoan, paparrean eta gorputz-adarren behealdean; gorputzaren gainerako aldeetan ile luzeago eta leunagoa dute. Ile luzeagoko alde horietan kolore gorrixka dute.
Arren ilea lodiagoa eta luzera ertainekoa da gorputz osoan, sorbaldan eta besoan izan ezik, alde horietan luzeagoa baita.
Arrek badituzte bizarrak. Emeek, berriz, gutxitan izaten dute kokospekoa.
Sexu bietan girgiloak bakanka agertzen dira.
Ugatzak pigmentugabeak dira, begiak gaztaina kolorekoak, adarra grisaxka eta apoak ilunak.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahuntz azpigorriak egun Arabako ipar-mendebaldean, Bizkaiko Enkarterrin eta Anboton, zein Aramozko mendilerroan aurkitu daitezke. Azken urteetan, Arno mendian ere badira ahuntz azpigorriaren taldeak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ardi mutur beltz eta zuriak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ AGINDUA, 2003ko abenduaren 9koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, azpigorri ahuntz-arrazaren arauketa zehatza onesten duena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zenbakia, 2004-01-13.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nekaneten orria, azpigorriei buruzkoa.
- Atxineta baserriko azpigorriei buruzko web orria.