Edukira joan

Boletus dupainii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus dupainii
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaRubroboletus
Espeziea Rubroboletus dupainii
BasionimoaBoletus dupainii
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa altzoduna da
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Boletus dupainii Boletaceae familiako onddoa da. Boletus generoko espezieak mardulak eta mamitsuak dira, hodi biribilduak dituzte eta hanka lodi eta sabeldun tartekoa.[1] Boletus dupainii jangarria da, onddo hankagorria bezala, baina oraindik ez dago oso argi.

Kapela: 10 cm-rainoko diametrokoa. Azala leuna eta distiratsua da, ezetasunarekin likatsu bihurtzen da. Gorri koloreko mintz likatsu batek bustitzen du, hondo hori baten gainean zabaldua. Mintza lehortzean kolorez aldatzen da, zurbilagoa bihurtzen da ertzetan eta marroi-horixka gainerakoan. Kapela, poroak eta oina, urdin ilunez zikintzen dira ukitzean.

Tutuak: Luzeak, finak, itsatsiak, kapelaren haragitik erraz bereiz daitezkeenak, kolore hori argikoak, gero hori bizira pasatzen dira, oliba-horiarekin nahastuta. Urdin bizira pasatzen dira presioa egitean.

Poroak: Gorri-odol koloreko txikiak, gero ertzetan laranja koloreko tinduak hartzen dituzte.

Hanka: Sendoa, hondo hori okrekoa, tonu ardo kolorekoz edo odol koloreko pikor gorrixkez estalia.

Haragia: Zuri-horixka eta arrosa-gorrixka azalaren azpian eta oinaren oinarrian. Arin urdintzen da. Ez du usainik eta zaporea gozoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Dupainii epitetoa berriz, Victor Dupain (1857 – 1940) mikologo frantziarraren omenez da.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria. Ez da gomendatzen kontsumitzea, jangarritasuna gutxi ikertu delako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus erythropus eta Boletus queletii-rekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan agertzen da, bakarrik edo talde txikitan belar artean, hosto-zabalen azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso urria, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 392 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 150 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 489 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]