Edukira joan

Kaliza zuri-beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaliza zuri-beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaDissingia
Espeziea Dissingia leucomelaena
BasionimoaPeziza leucomelaena

Kaliza zuri-beltza (Dissingia leucomelaena) Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Generoak dituen toxinak desager daitezen, denbora askoan egosi behar da eta egositako ura bota.

Sinonimoak: Peziza sulcata var. ß leucomelas, Acetabula calyx, Peziza ciborium var. major, Peziza percevalii, Peziza calyx, Aleuria leucomelas, Peziza debeauxii, Acetabula leucomelas, Acetabula debeauxii, Geopyxis percevalii, Paxina leucomelas, Paxina debeauxii, Paxina calyx, Acetabula percevalii, Acetabula leucomelas var. percevalii, Helvella pedunculata, Helvella leucomelaena.

Karpoforoa: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, kopa formakoa eta hasieran hertz zuzena du, gero kurbatua, koskaduna eta arre-beltz koloreko barrua, kanpoan zurixka beherantz.

Hanka: Motza, zuria, tolestura batzuekin urratua.

Haragia: 1etik 2 mm-rako lodiera, irmoa, hauskorra, zuria, errezeptakuluaren barne eta kanpo estalduretan izan ezik. Zapore leuna du eta usain ahula.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdikoa, genero honetako espezie gehienak bezala, ez da gordinik kontsumitu behar.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helvella acetabulum (= Acetabula vulgaris) delakoarekin, baina honek arre-fuliginoso koloreko errezeptakulu bat du, haragia marroixka eta oina askoz ere tolestura gehiagorekin.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguaren amaieran eta udaberrian agertzen da, pinuen, izeien eta abarren basoetako lurrean eta humusean.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Kanariak, Israel, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Hegoafrika.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 736 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 536 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 482 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. Dissingia leucomelaena: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]