Gibelokre orrizuri
Gibelokre orrizuria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula farinipes Romell, 1893 |
Banaketa mapa | |
Gibelokre orrizuria (Russula farinipes) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Toxikoa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4,5 eta 8,5 cm bitarteko diametrokoa, elastikoa, erdialdea erabat hondoratua, irregularra eta uhindua, ertza pixka bat ildaskatua, hori-okre-lasto kolore argi uniformekoa, askotan arrexkaz edo gorrixkaz zikindua. Azal itsatsia.
Orriak: Oso zabal, estuak, erabat dekurrenteak, zuriak, ondoren kolore zuri-horixka zikina hartzen dute.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 - 7 x 1 - 2,5 cm-koa. Liraina, gehienetan goiko aldean zabaldua, betea, ondoren muinduna eta leizetsua, zuri-horixka edo tonalitate arre-okre kolorekoekin.
Haragia: Zurruna, zuria, horitzeko joerarekin, usain atsegina du eta zapore garratza.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Farinipes epitetoa hankaren gainazalari dagokio; goialdea irinaren antzeko hautsez estalita dagoelako.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula claroflava eta Russula ochroleuca antzekoak dira.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan, hostozabalen baso argietako belarretan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Errusia, Europa, Himalaiako eremua, Japonia, Georgia eta Turkmenistan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russula farinipes, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 423 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 117 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..