Edukira joan

Geastrum fornicatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geastrum fornicatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum fornicatum
Hook., 1821
BasionimoaLycoperdon fornicatum

Geastrum fornicatum Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako baliorik gabea. Urria babestu beharrekoa

Globo Itxurako gorputz fruktiferoa du 15 eta 2,5 cm bitarteko zabalerakoa eta marroia; heltzen denean izar-forman irekitzen da, eta 6 cm zabal, Izan dezake.

Exoperidioa: 4 eta 6 erradio edo lazinietan zatitua, 8 cm arteko altuerakoak, irregularrak, muturrak mizeleio-oinarrian elkartuta, behera makurtzen dira endoperidioa altxatzeko eta esporak sakabanatzea errazteko. Hiru geruzako exoperidioa du, kanpokoa marroi iluna da.

Endoperidioa edo esporen zakua: 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa da, esporak ditu, globo itxurakoa, arre-gris kolorekoa edo beltzaxka, pedizelo batek eusten dio, eta batzuetan lepoko bat izaten du goialdean. Tximinia baten antzekotik botatzen ditu esporak (peristoma poro apikala). Mugatu gabeko peristoma eta oso finbriatua (zirpildua).

Hanka: Laburra, gainazal zimurtsua, marroi iluna.

Haragia: Urria, larrukara, heldu ondoren arre koloreko gleba. Espora-jalkina marroi iluna.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarritzat hartzen. Haragi gutxi du eta larrukara.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geastrum quadrifidum delakoak, tamaina txikiagoa du eta peristoma ondo mugatua. Astraeus hygrometricus eta Astraeus pteridis espezieak, hezetasunaren arabera zabaldu edo tolestu egiten dituzte besoak.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Espezie urria, babestu beharrekoa. Zelaietan, sastrakadietan eta orbeletan, humus askoko lurzoruan, koniferoen, arteen eta bestelako hostozabalen azpian. Bakartia edo taldekoia da

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Txile, Europa, Japonia, Hawaii, Australia, Hegoafrika.

Espeziearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Geastrum fornicatum desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]